Duela lau urte hasitako lankidetzari jarraipena emanez, Mugaz Haraindiko Koreografia Zentroaren 2011-2013ko aldirako hitzarmena sinatu zuten atzo Miarritze eta Donostiako udalek, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Hitzarmenak antzoki horren eta Malandain Ballet Biarritz konpainiaren arteko lankidetza sustatuko du, Interreg IV Europako funtsen laguntzaz. Mugaz Haraindiko Koreografia Zentroak Viktoria Eugenia antzokian du egoitza; koordinazioa eta zuzendaritza Malandain Ballet Biarritz konpainiaren ardura dira.
Hitzarmenak 20011rako aurreikusitako ekitaldi artistiko nagusien artean, honako hauek daude: Donostiako San Telmo museoaren inaugurazioan parte hartzea; erakusketa ibiltaria egitea Malandain Ballet Biarritzeko dantzariekin eta Jeremie Nassif argazkilariarekin; Malandain Ballet Biarritzek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Pau Pays de Bearn Orkestrarekin eta Baiona-Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrarekin egindako errealizazioen aurkezpenak; Donostiako dFeria azokan parte hartzea; helduentzako Gurekin dantzatu nahi al duzu? tailer koreografikoak antolatzea Donostian eta Miarritzen; eta dantzaren nazioarteko tailerra sortzea Donostian.
Hitzarmena berritu du Mugaz Haraindiko Koreografia Zentroak
Donostia eta Miarritzek 2011-2013ko aldirako lankidetza adostu dute, 2007an hasitakoari jarraipena emanez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu