Eszenatokiei agur esatea erabaki du J Martina taldeak. Atzo X sare sozialean zabaldutako gutun baten bidez eman zuen erabakiaren berri: «Ibilbide eder honi amaiera emateko azken kontzertu batzuk antolatu ditugu, eta proiektu honek emandako guztia gurekin batera ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu».
Taldeak eskerrak eman dizkie urte hauetan guztietan gertu izan dituztenei, baina batez ere, zuzenean aritzeko aukera eman dieten gaztetxeei, gune autogestionatuei, zentro sozialistei eta elkartasun ekinaldiei. Bidea amaitutzat eman du taldeak, eta azaldu «mundu berri baten alde» borrokatzea izan dutela asmoa hasieratik, «artea fusil bilakatzea».
J Martina agurtzera dator. Bira eta gutun honekin agur esan nahi dugu. J Martina posible egin duzuen guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu ere. Kalean ikusiko dugu elkar🔥 Diseinua: Niko Bortolini Argazkia: Begipuntuan SARRERAK: https://t.co/pu52s3hCp8 https://t.co/zJv2rdzARC
— J Martina (@JotaMartina) October 28, 2026
Agurra, baina, festa bilakatuko dute, eta bost kontzertu iragarri dituzte. Abenduaren 12an izango da lehena, Garazin, eta otsailaren 6an azkena, Donostian. Bide batez, iragarri dute azken birako etekin ekonomiko guztiak «faxismoari aurre egiteagatik jazarriak izan direnentzat» izango direla.