Idazle Eskolak Telesforo Monzon omenduko du gaur, Bergaran

Erredakzioa
Donostia
2012ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Telesforo Monzon omenduko du gaur Bergarako Idazle Eskolak. Monzonen lanak irakurriz eta Bergaran ibilaldia eginez emango diete hasiera mintegiei. Jerardo Elortza euskal literatura eta historian aditua izango da gidaria. Monzonen etxeko atarian irakurriko dituzte hainbat testu, eta beste hainbat idazleren aipamenak ere egingo dituzte, hala nola Antero Apaolaza, Koldo Elizalde, Ebarista Espinosa, Josu Oregi, Justo Garate eta Frantzisko Xabier Munibe Pe├▒afloridako Kontea. Hainbat geraldi egingo dituzte, idazle horien eta batez ere Monzonen testuak irakurtzeko, eta hainbat kantu kantatzeko beta ere hartuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.