Idoia Garzesek irabazi du Augustin Zubikarai saria
LITERATURA. Idoia Garzesen nobela proiektu batek irabazi du Augustin Zubikarai saria, Ondarroako Udalak (Bizkaia) eta Elkar argitaletxeak antolatzen dutena. 24 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Garzensen Mendiko gaitza izan da garaile: nobela beltz «atipiko bat», epaimahaikideen arabera. Arlet Anaut izeneko andre gazte bat da protagonista, eta Aspergerren sindromea du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu