KRITIKA. Musika

Iker Martinez eta Zaldi Herrenak

'Arnasaldiak' diskoaren azala.
'Arnasaldiak' diskoaren azala.
2024ko maiatzaren 5a
05:00
Entzun

iker martinez eta zaldi herrenak

'Arnasaldiak'

 Diskoetxea: Almehuna.

Latzen, Potemkin, Lenao eta Keia taldeetan aritua, Arnasaldiak Ikerren bakarkako laugarren lana dugu jada, bigarrena Zaldi Herrenak taldearekin. Produkzio oparo honek (bi urtean behin ateratzen ditu diskoak) kalitatean gorakada ekarri du, gainera. Americana estiloan sakontzen jarraitu du lan honetan ere (Wilco, Jayhawks, Lucinda Williams, besteak beste, inspirazio iturri), eta norabide horretan doazen konposizio zenbait egin ditu, batzuetan koruen boterea erakutsiz (Hostoak), besteetan rock gihartsua (Ireki eta irten), Markos Untzetaren dotorezia ahantzi gabe (Azken egunetan edo Samin ezkutuak). Bestaldean kantuan Keia taldeko Ane Arrutirekin egin duen bikoa ederra da oso, baita Egunero-nharmonikaren eta biolinaren arteko jokoa ere. Laztandu balada kutsuko piezak magiaz betetako slide gitarra dauka. Orokorrean, kalitatezko lana dugu, gurean oso ohikoa ez den estiloan egindakoa, gainera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.