Musika

Ikusle pribilegiatua

Naoned hirian (Nantes) pertsona bakar batentzat eman zuen kontzertua Berri Txarrak-ek atzo. Beren Facebook kontuan diotenez, dena eman zuten, "zale horrek dena merezi duelako". Bideoa: kontzertuaren une bat (Berri Txarrak).

2017ko ekainaren 21a
15:34
Entzun

Pentsaezina da Euskal Herrian Berri Txarrak-en kontzertu bat antolatu eta ikus-entzule bakarra joatea aretora. Jendetza mugitzen dute hemen, eta berehala amaitzen dira sarrera guztiak.

Nazioartean ere sona handia duten arren, denean ez da berdin gertatzen. Atzo, esate baterako, Naoneden (Bretainia) eman zuten kontzertua, eta ikus-entzule bakarra izan zuten. Taldeak berak kontatu du bere Facebook orrian. "Batzuetan gertatzen da. Ez da ezer gertatzen. Gaur Parisen dena emango dugu, atzo bezalaxe. Zale horrek dena merezi duelako. Merci".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.