Irudia. Donostia

Imanolen oroimenez, mural bat egin dute Donostian

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2017ko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Imanol Larzabal zenaren omenez, horma irudi bat inauguratu zuten atzo Donostiako Bentaberri plazan, kantaria jaio zen lekutik gertu eta sortu zeneko 70. urteurrenean. Mikel Herrero artistak ondu du murala; kantuan ageri da Imanol, eta irudiaren alboan, «Zoaz urruti airean... lau haizetara» esaldia irakur daiteke. Imanol Oroituz kolektiboaren ekimenez egin dute horma irudia, udalaren babesarekin. Eguerdian eginiko ekitaldian izan ziren, besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkatea, Xabier Euskitze bertsolaria, Amaia Zubiria kantaria eta Karlos Jimenez pianista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.