Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azaroaren 16an Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egingo duten galan jasoko du saria aktoreak.

Iñake Irastortza aktorea. BERRIA
Iñake Irastortza aktorea. BERRIA
mikel lizarralde
2026ko azaroaren 10a
16:56
Entzun 00:00:00 00:00:00

EAB Euskal Aktoreen Batasunak jakinarazi du Iñake Irastortza aktoreak jasoko duela Ohorezko Besarkada saria azaroaren 16an Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egingo duten galan. Egun horretan Besarkada sariak emango ditu aktoreen elkarteak, eta, horien bidez, antzerkiaren, zinemaren eta fikziozko serieetan azken urtean eginiko lanak aitortuko ditu. Horiez gain, errebelazio sariak eta Ohorezko Besarkada saria ere emango ditu, azken hori Irastortzari. Horren bitartez, Irastortzaren aktore ibilbidea eta hark «lanbidearen alde egindako borroka» aitortu nahi ditu EABek.

Iñake Irastortzak (Orio, Gipuzkoa, 1955) antzerkian hasi zuen aktore ibilbidea, Orain konpainiarekin, eta orduz geroztik hainbat talderekin egin du lan urte hauetan guztietan, Vaiven, Ados Teatroa, Hika eta Txalorekin, besteak beste. Zineman ere zenbait lan egin ditu: esaterako, Aupa Etxebeste! (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005), Obaba (Montxo Armendariz, 2005), Kutsidazu bidea Ixabel (Fernando Bernues, Mireia Gabilondo, 2026), 80 egunean (Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, 2010) eta Gaua (Paul Urkijo, 2025), eta telebistan ere sarritan aritu da.

Euskal Aktoreen Batasunaren gala Kepa Errastik eta Hodei Arrastoak zuzenduko dute, eta aurkezleak, berriz, Eriz Alberdi, Itziar Manero, Mikel Losada, Idoia Tapia eta Erika Olaizola izango dira.

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA