Iñaki Viñaspre eta Unai Anda nagusitu dira Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurdenean. 469 puntu eskuratu ditu bikoteak gaur arratsaldean Izarrako kultur etxean egindako saioan. Irabazleen atzetik sailkatu dira Felipe Zelaieta eta Xabi Igoak osatutako bikotea 453,5 punturekin, eta segidan Andere Arriolabengoa eta Xabier Antia 426 punturekin.
Bihar jokatuko da bigarren final laurdena Araiako Andra Mari aretoan (17:30), eta bertan kantatuko dute hiru bikote hauek: Eli Zaldua eta Aitor Ugarte, Martin Abarrategi eta Manex Agirre, eta Peru Abarrategi eta Beñat Garaio.