Alejandro Gonzalez Iñarritu izan da bart AEBetan banatu diren Urrezko Globoetako protagonista nagusia. Izan ere, haren El Renacido filmarentzat izan dira film dramatiko onenaren eta zuzendari eta aktore onenaren sariak. Azken hori Leonardo DiCaprio aktoreak jaso du.
Hugh Glassen istorioa kontatzen du Iñarrituren lanak. Glass, mendizale ezaguna, hartz baten erasoaren biktima da, eta taldekideek bakarrik utziko dute, baina mendeku goseak abandonatu duten haien bila joateko indarra emango dio.
Bestalde, Ridley Scotten Marte filmarentzat izan da pelikula onenaren saria, eta Jennifer Lawrencerentzat komediako aktore onenarena.