Musika

Iñigo Etxezarreta, Mikel Urdangarin eta Karmele Jaio ariko dira, besteak beste, Iñaki Palaciosekin Gasteizko jaien atariko kontzertuan

Txistulariak emanaldi berezia egingo du Foruen Plazan abuztuaren 3an, 'Bizi den hotsa' izenburupean. Alan Doherty eta Goiatz Dutto ere arituko dira harekin.

Iñaki Palacios txistua jotzen. AITOR KARASATORRE / FOKU
Iñaki Palacios txistua jotzen. AITOR KARASATORRE / FOKU
2026ko uztailaren 6a
13:06
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak hasi aurretik, Iñaki Palacios txistulariak kontzertu sinfonikoa emango du Gasteizko Foru plazan, Bizi den hotsa izenburupean; abuztuaren 3an izango da, 22:00etan. Kontzertu horretan hainbat gonbidatuk parte hartuko dute: Iñigo Etxezarretak, Mikel Urdangarinek, Karmele Jaiok, Alan Dohertyk eta Goiatz Duttok.

Palacios buru dela, hirurogei musikari baino gehiago igoko dira oholtza gainera; tartean, Et Incarnatus orkestrakoak eta Arabako Gazte Abesbatzakoak. Dantzariak ere ikuskizunaren parte izango dira: DAB dantza garaikideko konpainiak eta Amezti dantza taldeak parte hartuko dute.

Emanaldiak tradizioa eta garaikidetasuna uztartuko ditu: txistua izango da ardatza, eta elkarrizketan ariko da orkestrarekin, abesbatzarekin eta gonbidatuekin. 7.000 pertsona inguru espero dituzte kontzertuan. Zuzenekoa grabatu egingo dute, eta aurrerago disko bat kaleratzeko asmotan dira.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA