Kritika. Haur eta gazte literatura

Ipuin klasikoa

Untxiki baso miresgarrian
2025eko abenduaren 21a
04:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

'UNTXIKI BASO MIRESGARRIAN'

Idazlea: Xabier Olaso. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Denonartean.

Xabier Olaso aski ezaguna da gurean poeta eta igarkizun-egile bezala. Mendearekin hasi zen argitaratzen eta leku propioaren jabe egin zaigu. Liburu gogoangarriak ditugu euskal irakurleok berari esker. Bi Euskadi Literatura Sari irabazi ditu, 2005ean eta 2013an, eta beste dozena erdi sari ere bai, guztiak poesia arlokoak, nahiz eta hogei titulu besterik ez dituen argitaratu.

Tarteka narrazioarekin saiatzen da, oraingoan bezala.

Untxiki baso miresgarria deitzen den argitalpen honekin ipuin tradizionalen arrastotik ibili da ezaugarri nagusiei dagokienez, eta baita klasikoenetik ere. Esaterako, abenturaren hasieran protagonista untxi-zulo ezezagun batetik behera irristatzen da, eta baso miresgarri batera jauzten, Aliziak egin zuen bezalatsu Lurralde Miresgarrira iristeko. Bertan dagoelarik hiru munstro arriskutsurekin borrokatzen da, hainbat ipuin tradizionalen eran (Aarne-Thompson 314A, esaterako), eta amaierarako lurralde hartako biztanleekin «bakean eta pozik» bizi izan zela diosku. Azken hitz gisara, irakaspen bertso lerro batzuk ditu.

Halaxe, eskutik emanda aurkituko ditu irakurleak grazia handiarekin batutako ipuin tradizionala eta Aliziaren unibertsoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.