Musika

Iruña Rock jaialdia 2022ko martxora atzeratu dute

Festibala urriaren 29tik 31ra egitea zegoen aurreikusita, baina, COVID-19aren ondorioz, antolatzaileek geroratzea erabaki dute. Datorren astean kartelaren aurrerapen bat iragarriko dute

La Pegatina taldea, 2019ko Iruña Rock jaialdian. VILLAR LOPEZ / EFE
Berria
2021eko abuztuaren 26a
11:05
Entzun

«Pandemiaren azken hilabeteetako bilakaera arretaz jarraitu dugu, eta bertaratutako pertsona, artista eta jaialdiko lankide guztien segurtasuna lehenesteko asmoz, urte dugu jarrera arduratsuena aurtengo jaialdia 2022ko martxoaren 18 eta 19ra atzeratzea dela». Iruña Rock jaialdiaren ohar baten bitartez eman dute gaur goizean hartutako erabakiaren berri.

Antolatzaileen iritziz, «oraindik ez dago [jaialdia egiteko] osasun eta mugikortasun baldintza egokirik», eta, horretaz gain, Iruña Rocken tamaina eta eskakizuneko jaialdi bat antolatu ahal izateko ez dago gobernu araudirik.

Datorren asteartean, hilaren 31n, jaialdian parte hartuko duten artista batzuk iragarriko dituzte antolatzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.