Irune Basagoiti nagusitu da Galdakaoko kanporaketa saioan

Gaur arratsaldean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko laugarren saioa, eta, hura irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Basagoiti. Nafarroan, berriz, Julio Sotok irabazi du Mutiloako saioa.

Irune Basagoiti bertsolaria, gaur, Galdakaon. BERTSOZALE ELKARTEA
Irune Basagoiti bertsolaria, gaur, Galdakaon. BERTSOZALE ELKARTEA
itziar ugarte irizar
2025eko urriaren 11
20:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badoaz apurka aurrera 2025eko Bizkaiko eta Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Bizkaikoarekin hasita, lehen faseko azken-aurreneko kanporaketa saioa jokatu dute gaur Galdakaon, eta Irune Basagoiti Agirre izan da garaile: zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako —Barakaldon kantatuko du hurrena, azaroaren 9an—. Denera, 473 puntu eskuratu ditu Basagoitik, eta haren ondotik, halaxe geratu da beste bertsolarien sailkapena: Enare Muniategi Etxabe (459 puntu), Bittor Altube Sarrionandia (452 puntu), Asier Galarza Garai (451 puntu), Paule Ixiar Loizaga Legarra (440 puntu) eta Araitz Katarain Mugarza (432 puntu). Begoñe Olabarria aritu da gai jartzaile.

Bihar, berriz, Getxon izango du hurrengo geralekua txapelketak. Aitor Esteban Etxebarria, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Janire Arrizabalaga Munduate, Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal eta Peio Molinuevo Martin ariko dira kantuan, eta Leire Garatxenak jarriko dizkie gaiak. 17:00etan hasiko da saioa, Muxikebarri Arrigunaga aretoan.

Zuzenean Leitzara

Nafarroako txapelketari dagokionean, berriz, saio bakarra egokitu da asteburu honeta, Mutiloan. 353 puntu eskuratuta gailendu da Julio Soto Ezkurdia, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 8an Leitzan jokatuko den finalaurrekora. Haren ondotik, hala geratu da sailkapena: Sarai Robles Vitas (338,5 puntu), Ekhiñe Zapiain Arlegi (329,5 puntu), Jabi Lezaun Landa (309 puntu), Idoia Granizo Uribarria (291 puntu) eta Beñat Astiz Isasi (285,5 puntu). Gai-jartzaile lanak, aldiz, Iratxe Legarrak egin ditu.

Txapelketak hurrengo larunbatean segituko du Iruritan. Amaia Elizagoien Varela, Endika Legarra Nuin, Josu Sanjurjo Alzuri, Julen Zelaieta Iriarte, Patxi Castillo Graciarena eta Xabat Illarregi Marzol arituko dira kantuan, eta Ainhoa Larretxea, berriz, gaiak jartzen.

(ID_17602091278585) (/EZEZAGUNA) Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Julio Soto kantuan, gaur arratsaldean Mutiloan jokatutako saioan. BERTSOZALE ELKARTEA

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.