Iruñeko ekosistemari buruzko proiektu artistiko bat aurkeztuko dute Uharten

2019ko abenduaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

ARTE PLASTIKOAK. Maider Garaio, Paula Toran eta Nahia Villanueva artistek aurkezpena egingo dute gaur Uharteko Arte Garaikideko Zentroan. Hiru artistek udan prestatu zuten Iruñea ekosistema modura aurkezten duen proiektu artistikoa, eta orain aurkeztuko dute lana. Herritarren parte hartzea izan dute oinarri lanean, eta 12:30ean hasiko dituzte azalpenak, zentroko Aperitifak programaren barruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!