Ishiguroren lan bat itzuliko dute Roque eta Apalauzak
LITERATURA. Amaia Apalauzak eta Iñigo Roquek aurkeztutako proiektuak irabazi du Jokin Zaitegi lehiaketa, eta Kazuo Ishiguro idazlearen The Remains of the Day euskaratuko dute. Arrasateko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute lehiaketa, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, eta Literaturako Nobel saridunaren lanak itzultzea du xede.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu