Irailekoak poesia jaialdia Itsasura (Lapurdi) itzuliko da aurten. Euskal Herriko olerkarien eta beste bazter batzuetako poeten lanei ikusgaitasuna ematea da jaialdiaren helburu nagusia. 2023an Lekeition (Bizkaia) egin zuten lehen aldia, ondoren Itsasun antolatu zuten, eta, iaz, berriro ere Lekeition egin zuten. Orain, berriro ere Lapurdira bueltatuko da festibala. Egun eta erdi iraungo duela azaldu dute: irailaren 28an izango dira jarduerak, egun osoz, baita irailaren 29an ere, goizez.
Egitasmoaren helburu nagusia da euskal poeten lana gizarteratzea, hitzaldi, irakurraldi edo errezital artistikoen bitartez. Halaber, beste bazter batzuetako poetek ere hartuko dute parte. Gainera, poesiaz gain beste kultura adierazpen batzuk landuko dituzte, hala nola musika eta pintura. Euskaltzaindiak irailean ezagutaraziko ditu egitarauaren zehaztasun eta ekitaldi guztiak.
Herrian poesiari presentzia handiagoa emateko asmoz, garai eta geografia askotako egileen bertso lerroz jantziko dira Itsasuko erakusleihoak udan. Hainbat garai eta jatorritako idazleen lanak ikusi ahal izango dira karriketan. Besteak beste, Forugh Farrokhzad, Anne Sexton, Jose Luis Otamendi, Miren Agur Meabe, Aurelia Arkotxa, Bernardo Atxaga, Raymond Carver, Angel Erro, Castillo Suarez, Itxaro Borda, Jon Gerediaga edota Alejandra Pizarniken olerkiak egongo dira irakurgai.
Literatura
Itsasura itzuliko da Irailekoak poesia jaialdia
Irailaren 26an eta 27an egingo dute aurten jaialdia. Bizkaian egin zuten iaz, Lekeition, eta Lapurdira eramango dute orain programa. Euskal poeten lana gizarteratzea du helburu festibalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu