Kritika. Musika

Ixabe

Ixabe taldearen 'Zure estoldetan' diskoaren azala.
Ixabe taldearen 'Zure estoldetan' diskoaren azala.
2026ko otsailaren 8a
04:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

IXABE

'Zure estoldetan' 

Diskoetxea: UsoPop.

Iluntasunetik abiatuta eraiki du Ziburuko seikoteak bere bigarren lana. Girotzeak eta kantuen izpiritua bide horretatik doaz, nahiz eta progresioen bultzadak diskoari bere marka ematen dion. Sakonetik datorren musikak edo trantze moduko egiturek emaitza interesgarria lortzen dute. Haziz doazen kantak dira; adibide pare bat jartzeko, Mirambo eta Txinparta kantuak. Dramatismo puntu bat ere badaukate Gauenara-k eta beste hainbatek. Nick Caveren itzala ere nabari da pieza askotan, baina batez ere Etzidamu ederrean. Murgi taldeko Tristan Murgiren ahotsaren tonua ere gogora ekartzen digute sarritan hainbat pasartek. Zure estoldetan da ederrena, iluna den arren polita ere bai baita, eta gantxo handiko errepika baitauka. Trantze moduko sentsazio horrek azken kantan ere irauten du, Alegia deus ez-ek, nolabait esateko, eskema konbentzionalagoak lantzen dituen arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.