Kritika. Literatura

Izu mamuak

ikastolanmamuak2
2026ko azaroaren 15a
04:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

'IKASTOLAN MAMUAK DAUDE'

Idazlea: Jon Ander Urkiaga. Ilustratzailea: Iker Uribe. Argitaletxea: Erein.

 

Norbere buruarekin gustura egotea ez da beti gertatzen. Badira pertsonak zalantza handiak dituztenak eguneroko jardunean, eta eraso gisa ulertzen dituztenak erronka berriak. Haurtzaroan ohikoa da halako segurtasun falta duten umeak egotea, eta liburu honek haiei lagundu nahi die, ipuin baten bidez.

Pertsonaia gutxi dituen istorioa kontatzen zaigu. Haur protagonistaren ikuspuntutik ardaztutako kontakizuna da, eta, hala, bere inguru hurbilean garatzen da: eskola, etxea, ama, aitona, irakaslea, ikaskideren bat.

Guztietan garrantzitsuena aitona da, haurraren babesle eta aholkulari ezinbestekoa da, eta paradoxikoki, ipuin honetako mamu bakarra.

Izan ere, izenburuak dioen gisan, protagonistak mamuak ikusten ditu ikastolan, eta aitonak lagunduko dio ustezko «mamu» horien benetako izaera agertzen, eta beldurrek sortzen dizkioten irudi distortsionatuak bere onera ekartzen, adoretzeko hitzen bidez.

Narrazioa erraz irakurtzen da, testua oztoporik gabea da lehen irakurleentzat eta ilustrazioen laguntza dauka. Azken horiek batik bat testuan dauden gakoak azpimarratzen jarduten dute, demagun haurraren mamuei forma ematen.

Osagai guztiekin terapeutarena egiten duen liburu bat eratu da, halakoekin plazer hartzen dutenentzat.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA