Karmele Jaio idazlearen Ecografías bakarrizketan oinarritutako ikuskizun multimedia estreinatuko du Maki Escenica ekoiztetxeak datorren hilean, Barakaldo antzokian. Ramon Bareak zuzendu du obra, eta Irene Brau aktorea izango da taula gainean. Barakaldon otsailaren 25ean aurkeztu ondoren, Oñatin, Elgoibarren, Getxon, Zornotzan, Bilbon eta Gasteizen eskainiko dute.
«Amatasunaren erraietara egindako bidaia» da Ecografías, konpainiaren hitzetan. Etiopiara haur bat adoptatzera joan den emakume baten «sentimendu nahasietan eta oroitzapenetan» arakatzen du testuak, baina barne bidaia horrek «lurralde ezezagunago batera eramaten du: bera. Emakume izatearen lurraldea».
Apirilaren 6an Bilboko BBK aretoan taularatuko dute Jaioren bakarrizketa, Arriaga antzokiak sustaturiko Hurbiltasun Antzokia egitarauaren barruan. No me hagas daño obrak zabalduko du zikloa, hilaren 28an eta 29an, eta haren ondoren beste 14 ikuskizun aurkeztuko dira: La vida y sus cosas (Las Txirenitas), Angelhada (Pavlovski), La violación de Lucrecia (Nuria Espert), El desarrollo de la civilización venidera (Daniel Veronese) eta Euria esan eta euria erortzea (Kabia-Gaitzerdi) antzezlanak, Banalités y Vianalités kabaret lirikoa, eta Jose Sacristan eta Judith Monteroren piano eta poesia errezitaldia, kasu.
Jaioren 'Ecografías' bakarrizketa estreinatuko dute otsailean
«Amatasunaren erraietara egindako bidaia» da antzezlana, eta Ramon Bareak zuzendu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu