LITERATURA. Haur eta gazte literaturaren arloan euskarara egindako itzulpen lanik hoberenak saritzeko sortu zituzten Vitoria Gasteiz sariak. Aiora Jakari eman diote haur literaturaren alorrekoa Esan, ama, nork egiten ditu umeak? lanarengatik, eta Itziar Diez Ultzurruni gazte literaturaren alorrekoa , Linh jaunaren biloba lanarengatik.