Musika

Jaurlaritzak Kepa Junkerari emandako diru laguntzak beste musikariak diskriminatu egiten ditu, eragileen arabera

Euprel euskal musika eragileen elkarteak musikaren industria sendotzeko baliagarri izango den kultur politika egiteko eskatu dio Jaurlaritzari.

2008ko abenduaren 11
17:45
Entzun
Eusko Jaurlaritzak Kepa Junkera musikariari hiru diskoko proiektu bat aurrera eramateko 702.000 euroko diru laguntza ematea gogor kritikatu du Euprel euskal musika eragileen elkarteak. Besteak beste, Junkerar diru kopuru hori ohiko laguntza deialdietatik kanpo emateak gainerako musikariak diskriminatu egiten dituela iritzi dio: "Jaurlaritzak 2008ko ekainean egindako deialdian beren proiektuak aurekzten dituzten artistak eta enpresak diskriminatu egiten ditu".

Gainera, diru laguntza horri buruz galdetu dutenean Jaurlaritzak oso informazio gutxi eman diela agertu du Euprelek, eta bere kultur politika musikaren industriari bizkar emanda egitea egotzi diote.

"Laguntza zuzenean ematea onartezina da, gainerako artistak bigarren, hirugarren edo bosgarren mailan jartzen baititu, diru laguntza guztiek izen beharko luketen bermerik gabeko irizpide subjektiboen arabera", nabarmendu dute.

Kultur politika aldatzeko eskatu diote Jaurlaritzari, "beste eszenatoki batera eramango gaituen enpresa, erakunde, azpiegitura eta komunikazio ehuna sortzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.