Javier Zigaren bilduma iraunkorra hartuko du Kondestablearen jauregiak

2015eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARTEA.Javier Ziga fundazioak eta Iruñeko Udalak sinatu duten akordio baten arabera, Javier Ziga margolariaren (Iruñea, 1877-Lizarra, 1960) bilduma iraunkorra Iruñeko Kondestablearen jauregiak hartuko du hurrengo 25 urteetan. Ziga eta Paris (1912-1914) erakusketa izan zen iaz ikusgai Kondestablearen jauregian. Zigarenaz gain, beste bilduma iraunkor bat ere gordetzen du Kondestablearen jauregiak: Pablo Sarasate iruindar biolinistarena, Pablo Sarasate Museo Aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.