Joakin Berasategi omenduko du aurten Xalbador Egunak

Hilaren 27an eta 28an egingo da, eta, besteak beste, Sebastian Lizasok eta Aitor Sarriegik hartuko dute parte

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Joakin Berasategi Deiadarra elkarteko kidea izan zena omenduko du aurten Xalbador Egunak. Hilaren 27an eta 28an egingo dute, ohi bezala, Urepelen (Nafarroa Beherea), eta musika, dantzak eta bestelakoak bilduko ditu.

27an Eider eta Gorka Zabaletak kantaldia eskainiko dute, eta mahai ingurua egingo dute kintoari eta Nafarroari buruz Angel Ainziburuk, Antton Kurrutxarrik eta Jose Mari Iriondok.

Igandean, besteak beste, Gernikako bonbardaketari buruzko bideoa eskainiko dute; Donapauleko joaldunak eta Baigorriko trikitilariak karrikan ibiliko dira, eta Larraineko dantzariak plazan izango dira. Herri kirolak izango dira; bideo emanaldi batek Berasategi oroituko du, eta bertso saioa izango da arratsaldean Jose Luis Gorrotxategi, Aitor Sarriegi, Sebastian Lizaso eta Juan Jose Loidisaletxerekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.