Joanes Illarregik irabazi zuen atzo Los Arcosen jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken kanporaketa. Illarregik 361,5 puntu eskuratu zituen, eta haren atzetik sailkatu ziren Saioa Alkaiza (340,5), Mikel Lasarte (339), Ekain Alegre (332,5), Kattin Madariaga (331) eta Xabi Maia (319,5).Â
Saioko irabazlea izanik, Illarregi zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Modu horretan eskuratu dute hurrengo faserako txartela Eneko Lazkozek, Julio Sotok eta Xabat Illarregik ere. Gainerako bertsolariak kanporaketetan lortutako puntuazioaren arabera pasatu dira finalerdietara.
Izan ere, lehen faseko azken saio hori amaituta, erabakita gelditu da nork kantatuko duen finalaurrekoetan. Hamazortzi bertsolarik egingo dute aurrera txapelketan, eta, puntuazioaren arabera, hauxe da zerrenda:Â
Xabat Illarregi Marzol 365,5
Joanes Illarregi Marzol 361
Eneko Lazkoz Martinez 357,5
Julio Soto Ezkurdia 353
Endika Legarra Nuin 349,5
Saioa Alkaiza Guallar 340,5
Mikel Lasarte Cia 339
Sarai Robles Vitas 338,5
Josu Sanjurjo Altzuri 336
Ekain Alegre Gil 332,5
Kattin Madariaga Apaolaza 331
Ekhiñe Zapiain Arlegi 329,5
Saats Karasatorre Martinez 328,5
Julen Zelaieta Iriarte 321
Amaia Elizagoien Varela 320,5
Xabi Maia Etxeberria 319,5
Jabi Lezaun Landa 309
Eki Mateorena Zozaia 301,5
Saats Karasatorrek uko egin dio txapelketari, beraz, Patxi Castillo Graciarenak (296,50 puntu) osatuko du hemezortziko zerrenda.
Azaroaren 1ean hasiko da finalaurrekoen fasea, Agoitzen. Hurrengo saioak Leitzan (azaroaren 8an) eta Tafallan (16an) izango dira. Saio horietan erabakiko da finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Azaroaren 29an jokatuko da finala, Iruñeko Nafarroa Arenan. Sarrera guztiak salgai daude dagoeneko.