John Sayles Bilbon egongo da irailaren 27an
EMANALDIA. John Sayles gidoigile eta zinemagile estatubatuarra Bilbon izango da irailaren 27an, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak gonbidaturik. Saylesen Honeydripper (2007) filma ikusgai izango da Indautxuko Carmen aretoan. 19:45ean hasiko da emanaldia, Saylesek berak aurkeztua. Filma eman ostean zuzendariarekin solasteko aukera izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu