Donostiako 60. Zinemaldiak John Travolta aktoreari ere emango dio aurten Donostia sarietako bat, antolakuntzak gaur jakinarazi duenez. Aurretik beste bi sari iragarri zituen: Ewan McGregor eta Tommy Lee Jones aktoreei emango dizkietenak. Horiez gain, Oliver Stone zuzendariak 60. urteurrenaren Donostia sari berezia jasoko du.
Zinemaldiak 60. urteurrena ospatzeko aipatutako sariak ematea erabaki du, zinemaren munduko pertsona nabarmenen ibilbideak aintzatesteko asmoz.
Travolta bi aldiz izendatu izan dute Oscar sarietarako. Horietako bat, Quentin Tarantino zuzendariaren Pulp Fiction filmeko (1994) soldatapeko hiltzaile eta filosofoaren antzezpenagatik.
Irailaren 23an jasoko du Donostia saria, Kursaal auditoriumean egingo duten galan.