KRITIKA. Haur eta gazte literatura

Jolas liburuak

2024ko martxoaren 17a
05:00
Entzun

'AZKEN DENBORA'

1980ko hamarraldian hain ospetsu egin ziren jolas-liburu haien arrastoari jarraiki, Eskapu liburuak bilduma argitaratzen hasi ziren 2022an, Nerea Loiolaren ekimenez. Urtean ale bateko erritmoarekin, bigarren titulua Durangoko Azokarako bezperetan plazaratu dute, 2023ko azaroan.

Egileak bideo aurkezpenean adierazi zuen bigarren hau «konplexuagoa» dela, «bai istorioa, bai egituraz», eta arrazoia du, dudarik gabe.

Liburu mota hauek jolas-liburu gisa definitzen dira eta gutxienez bi ezaugarri hauek dituzte. Bat: irakurlea izaten da protagonista, narratzaileak erabiltzen duen zu-aren bidez. Eta bi: kontakizunaren garapena irakurlearen parte hartzearen bidez osatzen da.

Parte hartze hau bi modutan gertatzen da Eskapu liburuak hauetan: atal amaieran ekintzaren jarraipena zein izango den erabakita (Aukeratu zeure abentura), edo buruketa logiko-matematikoak ebatzita (Puzzle Adventure).

Istorioari dagokionez, irakurleak erraz aurki ditzake Michael Enderen Momo lanarekin paralelismoak, eta zinez lagungarria izango zaio jakintza hori, gainerakoan nekeza suertatzen baita trama jarraitzea.

Azken denbora NEREA LOIOLA idazlearena
Azken denbora liburua, Nerea Loiola idazlearena.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.