Jon Aiastui saritu dute Ipuin Fantastikoen Lehiaketan

2011ko ekainaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
LITERATURA. Jon Aiastui Guridi oñatiarrak irabazi du EHUren XIX. Ipuin Fantastikoen Lehiaketa euskarazko testuen atalean, Kontaktua lanarekin. Arabako campuseko errektoreor- detzak antolatzen du sariketa, eta inoiz baino lan gehiago aurkeztu dituzte aurten, 157 orotara —134 gazteleraz eta 23 euskaraz—, hainbat herrialdetatik. Gaztelerazko atalean, Miguel Sanchez Robles saritu dute, Nunca podré salir de este relato ipuinagatik.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA