Jose Ramon Argoitia aktorea hil da, 92 urterekin

'Goenkale' telesailean egin zen ezagun, Gregorioren rolean. Baina zineman ere aritu zen, 'Errementari' eta 'Soinujolearen semea' filmeetan, besteak beste.

Jose Ramon Argoitia, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / EFE
Jose Ramon Argoitia, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / EFE
arantxa elizegi egilegor
2026ko azaroaren 26a
22:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jose Ramon Argoitia aktorea hil da, 92 urterekin. Goenkale telesailarekin egin zen ezagun Argoitia, Gregorioren rolean. Baina ez zen hura izan aktorearen lan bakarra. Telesailetan ez ezik, zineman ere aritu zen. Besteak beste, Errementari eta Soinujolearen semea lanetan aritu zen.

Shanghain jaioa, ekonomia ikasketak egin zituen Argoitiak. 1994an egin zuen telebistarako jauzia, ETBren Goenkale telesailarekin, baina gero etorri ziren gehiago, esaterako, Zeru horiek (2006) edo Altsasu (2020).

Larunbatean egingo diote azken agurra, Bilbon.

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA