Joxe Agirre bertsolariari azken agurra egin diote, Azpeitian

Txiki geratu da parrokia, eta bertsoak abestu dizkiote Egañak, Lizasok eta Lujanbiok, besteak beste

Hainbat bertsolarik sartu zuten Joxe Agirreren hilkutxa elizan; irudian, Igor Elortza eta Aitor Mendiluze. Azpeitiko eliza jendez bete zen. GORKA RUBIO / ARP.
Erredakzioa
Donostia
2012ko abenduaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joxe Agirre bertsolariaren hileta elizkizunak egin ziren atzo Azpeitian, eta hango parrokia txiki geratu zen. 83 urte zituen eta larunbatean zendu zen. Elizkizunean, haren omenez, bertsoak kantatu zituzten Maialen Lujanbiok, Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak, besteak beste. Bukaeran, aurreskua dantzatu zioten eta Agur Jaunak jo zuten txistulariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.