Juan Zelaia Letamendia Bekaren deialdia egin dute
MUSIKA. Eresbilek, Euskal Musikaren Artxiboak, Juan Zelaia Letamendia Bekaren bosgarren aldiaren deialdia egin du, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin. Musika ikerketetan euskara bultzatzeko helburua du bekak; bi urtetik behin banatzen da eta9.000 euroko laguntza eskaintzen du. Bakarka nahiz taldeka parte izena emateko epea maiatzaren 9ra bitarte egongo da zabalik. Informazio gehiago, www.eresbil.com webgunean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu