BERRIA TB

Juanba Berasategi eta Eneko Olasagasti izan dira 'Zurriolako butaka'-n

Beñat Izagirre Indo eta Xabier Mendiguren Elizegi kritikariek ere parte hartu dute BERRIA eta Hamaika telebista Zinemaldiaren inguruan egunero egiten ari diren saioan. Bideoa: Berasategiri eginiko elkarrizketa. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1890/[/berriatb]

2013ko irailaren 25a
08:44
Entzun

Zinemira saria jaso eta biharamunera, Juanba Berasategi izan da gonbidatuetako bat gaurko Zurriolako butaka-n. Harekin batera izan da Eneko Olasagasti zinemagilea. Halaber, Beñat Eizagirre BERRIAko kritikaria eta Xabier Mendiguren Elizegi Sustatu.com-ekoa ariko dira solasean. Bart gaueko Euskal Zinemaren Galako eta Ikasleen Nazioarteko Topaketako irudiak ere izan dira ikusgai.

BERRIAk eta Hamaika telebistak Zurriolako butaka saioa ekoitzi dute elkarlanean, jaialdiaren nondik norakoak jasotzeko asmoz. Egunero izango da Berria.info-n, 11:00etatik 12:00etara, zuzenean, Donostiako Zinemaldia amaitu arte.

Emanaldi guztiak Berria.info-n izango dira gero ere ikusgai, bai osorik, bai atalka. Saioaren ardura teknikoa Lara Madinabeitia Berria TBko bideogileak du. Gidoia Gorka Erostarbek berak eta Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak egina da.

Horrez gain, zuzeneko iritziak eta iruzkinak irakurri ahal izango dira Berriketan.info atarian, Zinemaldiari buruzko gune berezian. Gainera, saioak iraun bitartean, irailaren 20tik 29ra, BERRIAlagun egiten direnek Karmele Jaioren Amaren eskuak liburua jasoko dute opari. www.berria.info/berrialaguna webgunean sartuta, [email protected] helbide elektronikoa erabilita edo 943-30 45 45 telefono zenbakira deituta egin daiteke BERRIAlagun.

Hamaika telebistak ere egunero emango du saioa, bitan: 20:00etan eta 22:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.