Donostiako Nazioarteko 65. Zinemaldia. Irudia Donostia

Juanba Berasategiri aitortza

2017ko irailaren 27a
00:00
Entzun
EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak Juanba Berasategi zinemagilea omendu zuen, atzo, Kursaaleko prentsa aretoan. Alfonso Benegas EZAEko presidenteak eman zion garaikurra Miren Berasategi Juanba Berasategiren alaba eta Lotura Films ekoiztetxeko kideari, eta honek, saria eskertzeaz gain, ohore bat ere badela adierazi zuen. «Sariaren zati potolo bat urte askotan aitaren ondoan lanean aritu diren ero guztientzat da, eta beste zati bat, aitarentzat berarentzat». Juanba Berasategi joan den apirilean hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.