Juanjo Egizabal 'Ibiltaria'-ren egilea zendu da
ARTEA. Juanjo Egizabal Gasteizko Ibiltaria eskultura ezagunaren egilea hil da, 61 urterekin. Jaiotzez Logroñokoa (Espainia) zen, baina gazte zela iritsi zen Gasteizera, eta, hain zuzen ere, haren lanak Arabako hainbat parketan ikus daitezke. 1985ean jarri zuten Arka plazan Ibiltaria, 3,5 metro luze den eskultura. Besteak beste, Cicatriz taldearen Inadaptados diskoaren azala ere egin zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu