Donostiako Zinemaldiko antolatzaileek beren =lwebgunearen=0http://www.sansebastianfestival.com/eu/=l bidez jakinarazi dutenez, Julia Roberts aktore estatubatuarrak jasoko du aurten Donostia saria. Zehazki, irailaren 20an jasoko du, Eat Pray Love filmeko taldearekin Donostian izango baita.
1967an jaio zen Roberts, eta oso gaztetatik hasi zen zineman arrakasta handiko filmetan lanean. Stell Magnolias (1989) filmarekin ospe handia lortu zuen, eta are eta handiagoa Pretty Woman-ekin (1990). Bi filme horiengatik Oscar saria jasotzeko hautagai izan zen, baina 2000. urtean eskuratu zuen sari preziatua, Erin Brockovich filmean egindako lanagatik.
Donostiako Zinemaldia
Julia Robertsi emango diote Donostia saria
Gaur jakinarazi dute Donostiako Zinemaldiko antolatzaileek. Irailaren 20an jasoko du aktore estatubatuarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu