Julio Sotok irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Tolosako saioa

683 puntu batu ditu, eta ordena honetan sailkatu dira bertze bortz bertsolariak: Amaia Iturriotz (651), Eli Pagola (639), AItor Servier (638), Unai Mendiburu (633) eta Oihana Bartra (632,5).

Julio Soto, gaur, Tolosan. JON URBE / FOKU
Julio Soto, gaur, Tolosan. JON URBE / FOKU
Iratxe Muxika
Tolosa
2026ko urriaren 4a
20:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Julio Sotok irabazi du Tolosako saioa (Gipuzkoa), Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko bosgarrena, 683 punturekin. Sei kantukide aritu dira bertsotan, eta epaimahaiak honelaxe sailkatu ditu gainerakoak: Amaia Iturriotz (651 puntu), Eli Pagola (639 puntu), Aitor Servier (638 puntu), Unai Mendiburu (633 puntu), eta Oihana Bartra (632,5 puntu). Soto bigarren fasean da honezkero; Miarritzen (Lapurdi) kantatuko du, azaroaren 14an.

42 bertsolari jardungo dira bertsotan lehendabiziko fasean, eta gaurko saioarekin, hamabi bertsolari bertzerik ez dira geratzen kantatzeko. Heldu den asteko larunbatean eta igandean jokatuko dira azken bi saioak, Gotaine-Iribarnen (Zuberoa) eta Agurainen (Araba). 

SAILKAPEN OROKORRA

  1. Miren Artetxe: 709 puntu.

  2. Maddi Ane Txoperena: 691 puntu.

  3. Saioa Alkaiza: 683 puntu.

  4. Julio Soto: 683 puntu. 

  5. Ane Labaka: 681 puntu.

  6. Aner Peritz: 679 puntu.

  7. Maddalen Arzallus: 677,5 puntu.

  8. Aitor Bizkarra: 676 puntu.

  9. Oihana Iguaran: 672,5 puntu.

  10. Oier Etxeberria: 672,5 puntu.

  11. Xabat Galletebeitia: 672 puntu.

  12. Eneko Araiztegi: 659,5 puntu.

  13. Maider Arregi: 659 puntu.

  14. Amaia Iturriotz: 651 puntu.

  15. Txaber Altube: 648,5 puntu.

  16. Imanol Uria: 647,5 puntu.

  17. Eneritz Artetxe: 646 puntu.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA