Kaldearte jaialdiak 70 emanaldi programatu ditu
ARTE ESZENIKOAK. XIV. Kaldearte Jaialdian, dantza, antzerki, zirku eta musika arloko 35 konpainiaren lanak —70 emanaldi— ikusi ahalko dira Gasteizen, ekainaren 7an, 8an eta 9an. Teatro del Silencio konpainiaren Rumbo al cementerio ikuskizun ibiltariak inauguratuko du jaialdia, mimoa, dantza,zirkua eta zuzeneko musika uztartuta. Euskal Herriko zein atzerriko artisten lanak daude egitarauan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu