DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Karmele Soler makillatzaile donostiarrak jasoko du Zinemira saria

Euskal zinemari zuzendutako saila aurkeztu du Donostiako Zinemaldiak. ‘Gure sorlekuaren bila’ dokumentala ikusi ahalko da. [youtube]https://youtu.be/hzr998ocE3c[/youtube]

2015eko abuztuaren 25a
14:52
Entzun

Gure sor lekua euskarazko lehen filmaren harira ekoiztutako dokumentala Zinemiran estreinatuko da: Gure sorlekuaren bila. Saila osatuko duten gainontzeko zazpi film luzeen berri ere eman dute: Un otoño sin Berlin, Jai Alai Blues, Walls eta Sanctuaire telefilma, besteak beste.

Mundu mailako estreinaldiak Gure sorlekuaren bila, Un otoño sin Berlin eta Jai Alai Blues filmenak izango dira. Bestalde, Asterix: Jainkoen egoitza euskaraz emango dute Belodromoan.

Euskal zinemagintzako pertsona baten ibilbidea saritzen du Donostiako Zinemaldiak urtero, eta aurten Karmele Soler makillatzaile donostiarrak jaso du. Ibilbide luzea egina du zinemaren munduan Solerrek, eta titulu ugari jasoak. 2012. urtean Goya sari bat eskuratu zuen Pedro Almodovarren La piel que habito filmean egindako lanagatik.

Kristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak egin du sailaren aurkezpena, eta bertan izan dira, besteak beste, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria eta EITBko zuzendari Maite Iturbe.

[berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/1966/[/berriatb]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.