Ken Loach zinemagile britainiarrak (Warwickshire, Ingalaterra, 1936) jasoko du Europar Zinemaren Akademiaren ohorezko saria. Film kritiko-sozialari emandako «bultzada»eskertuko diote abenduaren 12an Bouchen (Berlin) izango den ekitaldian.
Loach, zinemari ikuspuntu kritiko-soziala eskaintzeagatik da ezaguna. Artista britainiarra ez da arrotza Europako sarietan, aurretik ere bi aldiz jaso baitu aitortzarik. 1991n, Riff-Raff lanari esker, Europako Zinemaren saria jaso zuen. 1995ean berriz, Espainiako Gerran girotutako Land and Freedom lana nabarmendu zuen erakunde berak. Besteak beste,Kes (1970), Hidden Agenda (1989), Ladybird, Ladybird (1994), eta Bread and Roses (2000) zuzendu ditu. Looking for Eric da Loachen azken filma.