Kritika

Ruut

Rüüt taldearen 'Kiriküüt' diskoa.
Ruu taldearen 'Kiriküüt' diskoa.
Andoni Tolosa.
2023ko abenduaren 10a
07:20
Entzun

'kiriküüt'

Egilea. Ruut. Diskoetxea. Nordic Notes. Urtea. 2023. 

Zazpi urte igaro dira Estoniako folk laukoteak aurreko lan luzea kaleratu zuenetik. Urteak pasatu arren, disko hark lortutako itzalari lotu behar zaio kantu-bilduma berri hau. Hirugarren disko honek taldearen ezaugarri musikalei eusten die. Nolanahi ere, aire sorta erakargarria eraiki dute; estoniar herri musikaren erroetatik hartutako kantuak ahots harmonia ederrez eta gitarren, akordeoien eta kannelen akustikotasun jostagarriz jantzita. Dena da apur bat «etereoa», baina ez emaitza musikala topikoen tiraderara lerratzeko bezainbeste, eta trebezia behar da oreka hori mantentzeko. Alde horretatik, erraz entzuteko moduko disko bat da, baina, era berean, entzunaldi jarraituak duintasunez eramaten dituena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.