Klima larrialdia ikusgarri egiteko Tanta Saria sortu du Donostiako Zinemaldiak

Aurten, Ikusmira Berriak sailean eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartuko dutenen artetik aterako da irabazlea; 5.000 euroko saria jasoko du.

Donostiako Zinemaldiko sarituak, iaz. MAIALEN ANDRES / FOKU
Donostiako Zinemaldiko sarituak, iaz. MAIALEN ANDRES / FOKU
2026ko uztailaren 8a
21:07
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ingurumenaren aldeko konpromisoa indartze aldera, aitortza berri bat sortu du Donostiako Zinemaldiak: Tanta Saria. Aurtengoan Ikusmira Berriak sailean eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartuko duten lanen artean hautatuko dute saritua; 5.000 euro jasoko ditu.

Zinenamaldiko Sari berri honen antolatzaileek jakinarazi dutenez, «sorkuntzari hasierako faseetan emandako laguntza indartzen jarraitzeko modu bat» da Tanta Saria. Uste dute, gainera, lagungarri dela klimaren gaineko ardura «garapenerako baliabidetzat» hartzeko.

Halaber, Zinemaldiaren alderdi guztiak zeharkatzen dituen lankidetza sare gisa definitu dute ekinaldi berria, ekoizpenetik hasi eta edukietaraino: «Kontuan izanik Donostiako Zinemaldia nazioartekoa eta presentziala dela, eta sorkuntza, industria eta prentsa sare globalei lotuta dagoela, ezin du neutraltasun klimatikoa autosufizientziatik erdietsi. Horregatik lantzen dugu ingurumen arloa hainbat ikuspegitatik, inpaktua ez delako puntu bakar batean sortzen eta ez delako diziplina bakar batetik ebazten», adierazi dute.

Lankidetza ildoetako bat edukien arlokoa da, eta European Climate Foundation erakundearekin batera landuko dute: «Horri esker, klima aldaketaren alderdi kulturala sakonago txertatu ahal izan du Zinemaldiak». Greenpeace erakundearekin ere badu harremanik, baita Climate Spring erakundearekin ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA