Donostiako 74. Zinemaldia

'7H40 ce matin-là'

'7h40 ce matin-là' filmeko irudi bat.
'7h40 ce matin-là' filmeko irudi bat.
lander garro
2026ko irailaren 24a
15:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

sAIL OFIZIALA

Bi mundu

Harrigarria da Nicole Garcia bezalako emakume bat, behinola Oscarra irabazitakoa, bere karreraren amaieran dagoena, borroka armatua bezalako gai batekin agertu izana Zinemaldian, baina Frantziako burgesiarekin dena da posible; «ezin dut borroka armatua epaitu, hura obserbatu bakarrik egin dezaket», adierazu du prentsaurrekoan. Gaztetako ametsen sugarretatik eratorritako lokatzak dira gai nagusia filmean. Dena zegoen irabazteko, eta ezer ez zen irabazi. Ezer ez zegoen galtzeko, baina dena galdu zen. Dena, baita amatasuna ere. Horixe entregatu zuen Marion Cotillardek jokatzen duen ezkerreko ekintzaileak. Orain, kartzela zigorra beteta, berriz dator bizitzara, eta hamabost urte zaharragoa den semea topatuko du, artean hark semea denik ere ez dakiela. Dilema polita jartzen du mahai gainean, gazteak gerrara bidali eta etxean geratu zirenena, ezer arriskatu eta galdu gabe. Gurean ere paradoxa hori eman da, nola ez, nahiz komunitate bezala inoiz ez dugun auzi hori mahai gainean jarri. «Denek eman behar dugu zerbait, gutxi batzuek dena galdu ez dezaten», esaten zen orduan, baina azkenean guxi batzuk izan ziren dena galdu zutenak. Batzuk bizitza, pentsa. Dilema horretatik abiatuta, ikuslea guztiz lotzen duen filma eraiki du Garciak, ukitu mafiosoak, familiarrak eta sozialak dituena, bigarren mailako pertsonaia bikainekin, Frantziako zinemak ohi duen gisan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA