'Artakalan / What Remains'

'Artakalan' filmaren irudi bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
'Artakalan' filmaren irudi bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
lander garro
2026ko irailaren 23a
04:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

SAIL OFIZIALA

Zuzendaria: Yesim Ustaoglu. Gidoia: Yesim Ustaoglu. Argazkia: Kiril Prodanov. Antzezleak: Oyku Karayel, Metin Akdulger, Ali Kayra Kul, İlyas Salman. Iraupena: 126 minutu. Herrialdea: Turkia, Frantzia, Luxenburgo, Bulgaria.

Mundu guztia partikula bakarrean

Ondo ezkontzen dira literatura eta zinema. Burton Fink (Cohen anaiak, 1991), Capote (Bennett Miller 2005), Henry and June (Philip Kaufman, 1990)... asko dira uztartze horretatik eratorritako harribitxiak. Iazko Zinemaldian aurkeztu zen Coutures (Alice, Winekourt, 2025) oroitarazi dit film honek hainbat unetan, batik bat Öykü Karayelek jokatzen duen idazlearen pertsonaia libreta soil batez idazten ikusten digunean, offeko ahots sendo batek lagundurik, eta bai idazlearen krisi kreatibo eta bital baten narrazioa egiten duelako ere. Krisi horrek eragindako familia haustura da filmaren ardatza. Bikotearen bestea erdia musikari garaikide bat da, «soinu ehiztari» baten gisan agertzen dena, hango eta hemengo soinuekin musika garaikidea eginez.

Zinez harrigarriak dira filmaren hasierako irudi urbano eta kosmopolitak, non ageri den bikotea nor bere kasa, bata amaren errolean, ahal duenean idazten, bestea musika ekosisteman sartuta, bere taldearekin jotzen eta unibertsitatean musika irakasten. Zinez ondo eraikitako pertsonaia da musikariarena (Şevket Akıncı-ren musikak asko laguntzen du horretan). Edozein kasutan, Turkiari buruz komunikabideek eskaini ohi duten oso bestelako irudiak agertzen zaizkigu, batik bat hasieran. Gainerakoan, filma dotorea da bere mise en scène-an, ez horrenbeste gidoian, pittin bat prebisiblea izan daitekeena, baina amaieran zapore gozo bat uzten duena hala ere.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA