'Le faux soir'

Bigarren Mundu Gerraren garaian dago girotua 'Le Faux Soir'.
Bigarren Mundu Gerraren garaian dago girotua 'Le Faux Soir'.
lander garro
2026ko irailaren 26a
15:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sail OfIZIAlA

Zuzendaria: Michael R. Roskam. Gidoia: Michael R. Roskam eta Bernard Falaise. Argazkia: Jordan Vanschel. Aktoreak: Arieh Worthalter, Melanie Thierry, Karim Leklou, Mara Taquin, Bouli Lanners, Julien Frison, François Damiens. Herrialdea: Belgika. Iraupena: 132 minutu.

Egunero

Film arin eta entretenigarri batekin amaitu da Zinemaldiaren Sail Ofiziala, kazetaritzaren ofizio zaharraren gorazarre egiten duena, benetan gertatu zen istorio bat gogoratuz. Naziek Belgika bere gain hartzean bahitu zuten Le Soir egunkaria da filmaren joko-zelaia. Erresistentziak, sikiera egun batez, naziei Le Soir berriz kendu zien, horretarako jukutria eder bat erabiliz: benetako egunkaria baino lehenago, haiena banatu eta saltzea, Le Soir-en mantxeta erabiliz. Naziak konturatu zirenerako, milaka ale salduak zituzten, eta hartara, haien ahotsa egun batez berreskuratzeaz gain, erresistentziarentzako dirua biltzea ere lortu zuten.

Gurean Egunero egunkariarekin gertatu zena ekarri dit niri gogora, nola botere politikoak, epaileek eta poliziek elkar hartuta Egunkaria itxi zutenean jendea antolatu baitzen Egunkaria faltsu bat ateratzeko, Egunero izenekoa, eta nola lortu zen jukutria bikain haren bidez euskaldunon ahotsa ez zedin galdu. Pittin bat lehenago Egin egunkaria ere itxi zuten, eta guztion begi-ninietan geratuko dira Poliziak mailuekin errotatiba suntsitu zueneko irudiak. Hitzaren gaineko kontrola da jendearen gaineko kontrola izateko modurik onena. Totalitarismoaren eguneroko obsesioa da. Urrun, eta ez hain urrun.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA