sail ofiziala
Â
Zuzendaria: Tony Vahl. Gidoia: Tony Vahl. Antzezleak:
 Jella Haase, Frida-Lovisa Hamann, Clemens Schick, Lukas Miko, Martin Wuttke, Steffi KĂ¼hnert, Hans Uwe Bauer, Marlene Franzone, Phileas Heyblom, Hugo Goers.Â
Iraupena:Â
92 min.Â
Herrialdea:Â Alemania, Polonia.
Urera itzuli
Nazien Alemaniaren porrotaren bezperako uneak aztertzen ditu Krux-ek, lupa herri txiki baten ekosisteman ipinita. Michael Hanneken Das weiĂŸe band-en (2009) egiten zuen bezala. Nazien gobernua herriz herri, biztanlez biztanle hedatzen zen identitate bat zen, joera politiko soil bat bainoago. Erregimena sineskeria esoteriko bat zen kasik, eta mugarik gabeko indar imajinario baten jabe egiten zituen biztanleak. Diziplina, ordena, harrotasun zuria. Hain zegoen erregimen nazia haren nagusitasunean sinetsita, porrota ez baitzen hipotesien artean kabitzen. Baina iritsi zen, iritsi zenez. Sinesgaitza zena, hortxe zen, herio usainez ate joka. Zer gertatuko zen? Zer egingo zuten haiekin? Noren esku geratuko ziren? Espantua handiegia zen, lehenago harrokeria izan zen bezalakoa. Neurririk gabeko energia bat, balio zuena arerioa suntsitzeko bezala, norbere burua suntsitzeko. Eta orduan hasi zen auto-anikilazio basati zoro bat, gorpuak eraman zituena erreketako uretara, jaio aurretiko amaren urera eraman izan balitu bezala.
Hipnotikoa eta ederra da filma, eta koiuntura politiko honetan oso beharrezkoa, totalitarismoaren eta soberbia politikoaren arriskuez ohartarazten duelako. Lastima, ikuslego zabalago baten aldeko narratiba baztertu, eta ikusle eskisitoagoen aldeko apustua egiten duen filmak, eta ibilbide urria izango duen seguruenik.