Donostiako 74. Zinemaldia

'Sants'

'Sants' filmeko irudi bat.
'Sants' filmeko irudi bat.
lander garro
2026ko irailaren 24a
16:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

SAIL OFIZIALA

XXI. mendeko Robin Hood

Elizari santuak lapurtu eta mozkinekin komunitatea laguntzen duen banda bat da Mikel Gurrea donostiarraren Sants honen protagonista. Pittin bat Robert Guediguianen (Marious et Jannette, 1997) tradizioari jarraituz, langile klasearen erraietan sartzen da, bai estetikoki eta bai kontzeptualki, eta hark egin izan duen bezala, inguruko jendeaz baliatzen da filma osatzeko, batzuk antzezle amateurrak, Bartzelonako Sants auzokoak. Koldo Almandozek esango lukeen bezala, «pankarta-zinema» egiten du, edo zinema «soziala», esan izan den bezala, genero bat dena bere horretan. Gurreak izaera hori muturreraino eramaten du, ongizate soziala bultzatzen duen komunitate baten portreta osatzeko. Elizari lapurtuta jendearen bizitza hobetzen saiatzen den taldearen ideia izugarri ederra iruditu zait, eta lapur talde hori deskubrituko duen neska gaztearen papera jokatzen duen Vicky Luengo bikain dago, beti bezala. Filmak osagai guztiak ditu hegazkin batek bezala ozeanoak zeharkatzeko. Baina bide erdian ekaitza agertzen da, eta erraza zirudien bidaia, konplikazioz betetzen da, ez dakit gidoi inpreziso baten erruz, edota zuzendaritza akasdun batengatik, baina abioiak ez gaitu uste genuen lekura eramaten. Nahi genuen donostiarra bere aurreko Suro-ren mailan ikusi, baina pittin bat azpitik geratu da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA