Donostiako 74. Zinemaldia

'The Debut'

'The Debut' filmeko fotograma bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
'The Debut' filmeko fotograma bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
lander garro
2026ko irailaren 24a
04:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

SAIL OFIZIALA

Zuzendaria: Jesse Eisenberg. Gidoia: Jesse Eisenberg. Argazkia: Drew Daniels. Antzezleak: Julianne Moore, Paul Giamatti, Halle Bailey, Jesse Eisenberg, Cara Buono, Craig Bierko, Eldar Isgandarov, Bernadette Peters. Iraupena: 105 minutu. Herrialdea: AEB.

Eszenatokiaren erdia

Film sentsazionalista da The Debut, emozionala eta tranpatia. Engainu bat. Baina ez da film traidorea: abixuaren gainean jartzen zaitu hasieratik. Jolastera gonbidatzen zaitu, Wilderrek berak gustura sinatuko lukeen antzerkiari buruzko fantasia honek. Eta agian ez duzu nahiko, uko egin nahi izango diozu, baina arrastaka eramango zaitu eszenatokiaren erdiraino, hain dago ongi eraikia. Fried green tomatoes (1991) edota Billy Elliot (2000) gogorarazten dituen film transformatzailea da, feel-good tankerakoa, suspertzailea, antidepresiboa eta inspiradorea.

Julianne Moore emakume itzaliaren eta Paul Giamati antzerki zuzendariaren arteko tĂªte Ă  tĂªte-a da filmaren ardatza, esplizituki antzerkiaren mekanikaz diharduena, egoaren gehiegizko hanpatzearen arriskuez, baina inplizituki bizitzaz ere ari dena, norberaren autoezagutzaz eta bizitzan bilatu beharrezko lekuaz. Azken batean, bizitzan, antzerkian bezala, nork bere maskara ipintzen du publikoaren aurrean aurkezteko, eta gero zaila da, onerako eta txarrerako, maskara horren deformazioa eta pisua kudeatzea. Maisu-maistrak dira anglosaxoiak pelikula mota hau sortzen. Xabier Montoiak idatzi zuen bezala, «kontaidazu(e) gezurren bat».

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA