Kritika. Musika

'20th Century Paddy - Songs of Shane MacGowan'

disko azala
Andoni Tolosa.
2026ko azaroaren 15a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

ASKOREN ARTEAN

'20th Century Paddy-Songs of Shane MacGowan'

Diskoetxea: Rubyworks ltd.

Nor ausartuko da ukatzera Shane MacGowan izan zela 80ko eta 90eko hamarkadetako pop musikak emandako kantugilerik onenetako bat? Zalantzak badituzu, hartu oraintsu irlandarraren 36 kanturen bertsioekin kaleratutako disko hau eta entzun arretaz. Pop musikaren izen handi askok parte hartu du, eta, horrelako diskoetan gertatu ohi den modura, denetarik dago. Bertsio batzuk ebidenteak dira; irlandarraren folk-punk estiloari fidel: Dropkick Murphys edo The Pogues taldeenak. Beste batzuk, ordea, ez hainbeste: Bruce Springsteen, Steve Earle, Tom Waits, Primal Screem, The Jesus & Mary Chain edo Glen Hansardenak. Dastatu gustura eta altxatu edalontzi hori!

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA