Kritika. Literatura

Abenturak

Xele eta Xuri, bi lagun bidaiari liburuaren azala
2026ko azaroaren 29a
04:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

'Xele eta Xuri, bi lagun bidaiari'

Idazlea: Antton Kazabon

. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. 

Argitaletxea: Ibaizabal.

Izenburuak dioen bezala, Xele eta Xuri protagonista dituen abentura sortatxo bat topatuko du liburu honetan irakurleak.

Sei ataletan banatuta, kontakizunek errealismo magikoaren igurtzia dute, mutiko baten eta kometa baten arteko adiskidetasuna izanik guztiaren muina.

Jantzi arinekin aurkezten zaizkigu kontakizunak, pertsonaia oso gutxirekin eta bihurrikeria barregarriekin. Hala baitira abentura hauek, herri inguruan gertatutakoak, baina ez horregatik egoera larririk gabeak. Hirutan norbait haserrearazten dute eta gorriak pasatzen dituzte onik ateratzeko, beste batean ia amiltzen da Xele ur jauzi batetik behera, eta azkenekoan ez dago argi hegan joango den kometarekin, edo muturrak hautsiko dituen hantxe bertan. Guztietan Haize izango dute laguntzaile ezinbesteko, hura gabe ez lirateke onik aterako ezta batean ere.

Liburuak badu forma propio bat, atalen izaerak bereizten dituena. Lehena eta azkena desberdinak dira, batak aurkezpen lanak egiten ditu, eta besteak ondorio gogoangarria proposatzen du.

Denarekin, irakurketa errazeko liburutxo bat dugu, hirurogeita bi orrialde, sei atal eta zazpi ilustrazio dituena, umorezko artefaktu bat sortzeko asmoarekin.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA